Ohiko galderak

Hemen ohiko zalantzen erantzunekin batera, Liburubilari buruzko aholkuak eta informazio baliagarria aurkituko duzu.


Zer da Liburubila?

Liburubila deskubritzeko tresna bat da. Horren bidez, bilaketa bakar baten bitartez datu-base ezberdinak arakatuko dira pantaila bakarrean milaka liburu, filma, dokumentu, ebook etab.-etara. sarbidea izateko. Hori guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek euskal herritarrentzat aukeratua da. Erabilitako softwarea Vufind da, eta Eusko Jaurlaritza da tresna horren sorreraren eta mantentze-lanen arduraduna.


Nola funtzionatzen du Liburubilak?

Liburubilak aldiberean hiru datu-base ezberdinetan egiten du bilaketa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian -formatu digitaleko liburuak- eta Liburukliken -dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegia.

Nahi dugun informazioari buruzko terminoak bilaketa kutxan sartu ostean, deskubritzaileak (Liburubila) termino horiekin bat egiten duten dokumentu guztien zerrenda aurkeztuko digu: liburuak, epubak, bideoak, etab.

Bilaketa bakarraz gain, bilaketak mugatu daitezke bilatu nahi dugun materialaren arabera (liburua, ebooka, filma, dokumentu elektronikoa, egunkariak eta aldizkariak, dokumentu grafikoa edo ordenagailuko-fitxategia) eta nahi dugun katalogo edo datu-basean -Sareko katalogoa, eLiburutegia edo Liburuklik-.

Eta horrekin batera, bilaketa liburutegi zehatz batera mugatu daiteke. Horretarako, "Katalogo osoa" aukera zabaldu behar da eta bilatu nahi dugun liburutegiko herriaren izena idatzi.


Nola erabil dezaket Liburubila zerbitzua?

Edozeinek egin ditzake bilaketak Liburubilan. Esan dugunez deskubritzaile bat da, bilatzen duguna aurkitzeko laguntza ematen diguna. Baina horrekin batera, beste dokumentu mota batzuk esploratzen eta aurkitzen laguntzen digu tresna beraren iradokizunen eta proposamenen bitartez.

Liburubilak irakurritako edota bilatutako dokumentuekin zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ematen digu. Horretarako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren bateko karneta izan behar da. Liburutegiko karnetarekin batera erabiltzailea eta pasahitza emango dizkizute, eta horien bidez Sareko liburutegien Zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango duzu. Oraindik ere txartela ez badugu, EIPSeko edozein liburutegira hurbildu gaitezke eskatzeko.



Zergatik identifikatu behar naiz?

Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko beharrezkoa da identifikatzea.

Zertarako balio du motxilaren sinboloak?

Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko.


Zer egin Liburubilan sartzeko datuak ahazten baditut edo errorea ematen badidate?

"Identifikatu" aukeratik maileguetara sartzeko identifikazio pantailan dagoen ondorengo esteka klikatu dezakegu: Pasahitza ahaztu zaizu?. Klikatuz gero pasahitza aldatu dezakezun interfazea agertuko da. Behin aldatuz gero baieztapen posta elektroniko bat jasoko duzu, eta Liburubilaren zerbitzuetara sartzeko aukera izango duzu.
Arazoa konpontzen ez bada zure liburutegira jo behar duzu zure sarrera datuak emateko berriro ere.


Beste era bateko kontsultak egiteko norengana jo dezaket?

"Ohiko galderak" atal honek ez baditu zure zalantzak argitzen zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke. Informazioa eskaini eta edozein zalantza argituko dizute.
Liburubilaren "Harremanetarako" aukera erabili dezakezu ere, eta zure kontsultak egiteko posta elektroniko bat bidali zure kontsultak egiteko.
Horretaz gain, beti kontsultatu ditzakezu zure zalantzak Interneten bidez, telefonoaren bidez edo posta elektronikoaren bidez Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) edo zure udaleko herritarrekiko elkarrekintza zerbitzuak erabiliz, halakoak egonez gero.